Su-ondoko pipitakien goxakiara

Sarasaitzu'ko euskeraz
-Kax... kax... (atariko burñan xotuz).
-(Sukaldetik) Ez baiz ixilik egoten, ikusiren duk.
-Kax... kax... kax...
-Saunsten baniz balda, baldatzen yut... Deaño kasta gaxtoa.
-Kax, kax...
-Orai xa etzaik balio. Murkilla kaldi batez finitzen, finitzenyut. (Sukaldetik barna saunsten zen gure Juaña-Mari).
-¡Jaungoikoaren izenian! ¿I iza gero? Parka zak Xidoro; uste nikan aur txar koyek zren.
-¿Beti arnegatrik, Juaña-Mari?
-Ago ixilik, Xidoro, aur txar kuekin beti niok batian. Beti akar gorrian berekin, ta malenkoniatrik. Tuk gaxto ordia, nik eztakiat nondik elki den jenerazio gaxto kau. ¿Ongi yagua berere, Xidoro?
-¿Bai, eta xu, Juaña-Mari?
-Osasuna diagut, baya sekula eztuk zerbait falta. Igare adi kona. Bei ederrena ikusi biar duk.
-¿Zer agitzen zayo?
-Fanden gau guzia erkale (ume egiteko) diok.
-Bei ederra da. ¿Zer denbra du ernari dagola?
-Bedratzi ilabete eta amar egun.
-Orduan noiz nai du tenoria. Itxuki zaxu txaketa kau, ikusteko nola daukien xala...
-(Ongi miriginez geroz) Ene ustian, Juaña-Mari, beiak etzuen berzerik ezik xalak beso bat makur. Orai xuxendrik, iduri zaida fite erdiren duela. Eta obenena beia bera egondeila, norbait beira egonez.
-Kala bada Xidoro, guazen arren pausatzra su onduola. (Sukaldeko bidean) ¡Zer baraxtua eraugitzen zie beterinarioek etsetra, Xidoro! Gau bat igare diat ez paitut klunka bat ere egin. Gau guzia beia egonduk baraxturik gabe. Marraka batzuk, kain itsusi egiten tzikan, eta begi batzuk kain ilun itxukitik erran baitut ollaritean: gaur xokatzen diaguk gure bei Maxkara. Alo Xidoro, ¿zer artu nai duk? Bero adi ongi, eta erran zak zer nai dukan.
-Nik deuse. ¿Erran daztaxu zerbait EUSKAL-ESNALEA'ndako?
-¿Nik? Kortako niok. Edan zak ardo txorta bat.
-Ez tutala nai berze gauzarik, baizik zomait pipitaki (asmakizun, [...]).
-To arren pipitaki bat.
-Pipitaki papataki, nik baitakit gauza bat.
Ama zango makur
Alabara eder
Eta semea dantzari.
-Pollita da, Juaña-Mari. ¿Berze bat?
-Pipitaki papataki, nik baitakit gauza bat.
Oyanian sortu,
Oyanian azi,
Erriala erauntsi
Ta alkate nausi.
-Iduri zaidak deitzen diela ezkaratzetik.
-(Oyuz ezkaratzetik) Tia Juaña-Mari... Saunstie fite... Don Isidoro...
-¿Zer demongrio ote da? Laister egin zagun; beia erdiduk, eta xalan marrakara aitzen diat.
Idiki zien itigiko atia, eta ageri zen xala ezin txutrik egonez, eta bere amak lamikatzen. Arrepatu zuen xala Juaña-Mari'k, eta muturrian eman zakon muxu bat.
-Ongi, Juaña-Mari. Ni faten niz. Beira egoztie guziak egotzi artio, eta eman zazie beiari gatz apur bat. ¿Eta pipitakiak zer dra?
-Xin adi nai kanian, eta erranen dabat zer dren eta zerbait yago EUSKAL-ESNALEA'ndako. Adio, Xidoro, eta esker mila.
-Adio, Juaña-Mari.
FEDERIKO GARRALDA.
Sarasaitzu-1917-Orrilla.